XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristo aurreko V. menderarte penintsula honetan bizi ziren herriez ezer gutxi ezagutzen dugu.

Hilobiek, harresi megalitikoek eta nuraghi`k, herri eratsuak zirela adierazten digute, baina ez digute adierazten ezer zehatzik haien jatorriari edo bizitza moldeari buruz.

Gero, 800 urtetan zehar Italiaren historia Erromaren historia izan zen.

Dioklezianoren denboran penintsula hau Inperioaren beste probintzi bat bilakatu zen.

Erdi Haroan ez zen, iadanik hiriburu baten beharrik zeren batasun gogorik ere ez bait zen.

Komuna batzuk sortu ba ziren, merkataritzarako askatasuna lortzearren eta zergak ez ordaintzearren, Alemaniako enperadorearen kontra burrukatzeko izan ziren.

Baina Italiaren batasuna egiterik, ez zitzaion inori burutik pasatzen.

Kristoren hilobia askatzeko helburutan eratu ziren Gurutzadei esker, Pisa, Genova, Amalfi eta Venezia Mediterraneoko jaun eta jabe bihurtu ziren.

Historia modernoa eta oraingo mendekoa.

Italia XV mendean, Milano, Venezia, Fiorentza, Napoli eta Pontifize-Estatuen artean banaturik zegoen.

Beste zenbait estatu txiki ere ba zen, bost handi hauetakoren baten edo besteren inguruan babesturik.

Hainbeste zatiketa politikoren artean, fiorentziar bankuek finantziatzen zuten Europa erdia, eta Milano, Venezia eta Genova ziren kontrolatzen zutenak.

Italiar artistak eta idazleak ziren jakintza orotan maisu (ikus Berpizkundea).

Garai hartan Mediterraneoa zen itsaso garrantzitsu bakarra: Horregatik zebiltzen Espainia, Frantzia eta Austria penintsula haren jabe egin nahiean, germaniar enperadoreek mendetan zehar egin izan zuten bezala.

Azkenik XIX mende hasieran eraso zioten italiar batzuek, zuzenki edo zeharbidez ia Italia osoa kontrolatzen zuen Austriaren kontrako burrukari.

Mazzinik konprenditu zuen ezin zitekeela burutu Italiaren batasunik herriaren oneritzirik gabe.

Cavour`ek gidatu zituen batasuna nahi zuten indarrak.

Baina Italia bateratzea lortu zen arren, italiarrek oraindik ere lehengo lepotik zuten burua.

Asko analfabeto ziren eta ez zekiten zer gertatu ote zen ere.

Hauteskundeetan, pertsona aberats eta eskolatuek bakarrik zuten botoa emateko eskubidea, ehuneko bik alegia!.

1861 eta 1920 bitartean hogei miloi italiarrek emigratu behar izan zuten, beren herrialdean ez bait zuten lanik eta bizibiderik topatzen.

1945 urtean, hogei urte faxismo eta Bigarren Mundu Gerratearen ondoren, sistema politiko demokratikoagoa hartu zuten italiarrek.